Mostrando entradas con la etiqueta Jolaserako kantak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Jolaserako kantak. Mostrar todas las entradas

martes, 26 de febrero de 2008

ZUBIRI ZUBIRI

Bi haurrek beren besoekin zubia eraikiko dute, haur bat porrupatata izango da eta bestea txokolatea baina gelako beste haurrek ez dute jakin behar zer den nor, beste guztiak, ilaran jarrita kantatuz, zubipetik pasako dira.
Abestia bukatzen denean, zubipean dagoen haurra harrapatu egingo dute zubikoek eta belarrira zer nahiago dun galdetu:"Porrupatata ala txokolatea?".
Aukeratzen duen elementuaren arabera zubiko haur baten edo bestearen atzean kokatuko dira. Guztiek aukeratzen dutenean, pertsonen "sokatira" egingo dute ea zein taldek irabazi duen jakiteko.



Zubiri zubiri,
nongori, nongori,
nongo alkate zara zu?
Frantziako erregearen
seme alabak gara gu.
Zubi hontatik pasatzen dena
hemen geldituko dela
hemen geldituko dela.
(Zer nahi duzu? Porrupatata ala txokolatea?)

lunes, 25 de febrero de 2008

SAGU TXIKI

Jolasa eta abestia koordinatzeko aukera aproposa ematen digu aspaldiko jolas honek.
Korroan eserita, musikaren erritmoan sagua korroaren kanpoaldetik bueltak emanez dela, hasten da jolasa. Abestia bukatu aurretik, haur baten bizkar atzean jostailu edo zapi bat jarriko du. Abestia bukatzen denean ume guztiek atzera begiratuko dute, jostailua nork duen jakiteko. Jostailua duen haurra, katua algia, korrika joango da sagua harrapatzera hau bere eserlekuan jarri baino lehen.



Sagu txiki, sagu maite,
zulotxoan gorde zaitez.
Zapik ikusten bazaitu
kris kras jan egingo zaitu.
Ez nau jango!
Jango zaitu"

O, BUGI BUGI

Haur guztiak korroan jarriko dira aurrekoari sorbaldatik helduz. Estribiloa abesterakoan, abestiaren erritmoa jarraituz, biribilean mugitzen hasiko dira eta "Hey" esatean, salto bat egingo dute.
Gorputzaren atalekin jolasterakoan berriz, denak barrualdera begira jarriko dira biribilean.

O, bugi, bugi, bugi bai, hey!
O, bugi, bugi, bugi bai, hey!
O, bugi, bugi, bugi bai.
Paran-pan, pan-pan, pan, hey!

Hau da nire behatza,
hau da beste behatza,
hau da nire eskua,
hau da beste eskua.
O, bugi, bugi, bugi, bugi, bugi bai.
Paran-pan, pan-pan, pan, hey!

Hau da nire ukondoa,
hau da beste ukondoa,
hau da nire sorbalda
hau da beste sorbalda.
O, bugi, ...

viernes, 22 de febrero de 2008

HATZEN ABESTIA

Haurrekin behatz, hatz edo eriekin bultaka gabiltzanean, honako abesti hau irakatsi diezaiekegu.

Honek arrautza erosi,
honek gatza bota,
honek frijitu,
Honek pixka bat dastatu,
Honek dna zurrupatu!