Mostrando entradas con la etiqueta Olentzero. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Olentzero. Mostrar todas las entradas

miércoles, 27 de febrero de 2008

HATOR HATOR



Hator, hator, mutil etxera,
gaztaina ximelak jatera.
Gabon gaua ospatutzeko
aitaren eta amaren ondoan.
Ikusiko duk aita barrezka,
ama ere poz atseginez.
Eragiok, mutil, aurreko danbolin horri,
gaztainak erre artean,
gaztainak erre artean.
Txipli, txapla, pun!
Gabon gaua pozik igaro dezagun.

sábado, 23 de febrero de 2008

MARI DOMINGI

Mari Domingiren bisita aprobetxatuz, haurrek korroan bere abestia kantatuko diote:



Horra Mari Domingi, begira horri,
gurekin nahi duela Belena etorri.
Gurekin nahi baduzu Belena etorri,
atera beharko duzu gona zahar hori.
Zatoz! Zatoz! Zure bila nenbilen ni.
Zatoz! Zatoz! Zure bila nenbilen ni.
Zatoz! Goazen! Adora dezagun
Belenen jaio den haur eder hori!
Haur eder hori!

DIN-DAN-DON

Din-dan-don, din-dan-don!
Eguberri on!
Zorion! Zorion!
Gabonak din-dan-don!
Din-dan-don, din-dan-don!
Eguberri on!
Zorion! Zorion!
Gabonak gabon!

Izar bat hasi da dizdizka zeruan,
berri onak zabaltzen ari zaigu munduan:
jaio da, jaio da, Jaunaren semea,
askatxo baten dago lastoen gainean. JE!

Din-dan-don ...

ALAKEN

Alaken! Txin pun!
Alaken! Txin pun!
Ala pikula tunpaire,
errespundula pikula tunpa
Jesus, Maria Jainkoa zen (Bis)

Adiskideok:
Ikusi duzue zelai horietan artzaina?
Artzain txiki, artzain handi,
artzain mutur leuna.

Alaken! Txin pun! ...

sábado, 16 de febrero de 2008

BIZAR ZURI


Gabonak, Gabonak, hau zoriona,
bertsotan ari zaigu gaur aitona,
ja, ja, ja barrezka dago amona.

Bizar zuri, bizar zuri,
mendi gainak, zuri, zuri,
zorionak, zorionak,
bertan ditugu Gabonak.

Tximini zulotik norbait sartu da
mutur beltz, begi gorri, aibalio,
Olentzero dela, halaxe dio.

Bizar zuri ...

Laster urte berri, gaur Olentzero,
alferrontzi, mozkor eta tripero,
hor dago sutondoan bero, bero.

Bizar zuri ...