domingo, 24 de febrero de 2008

ITURENGO AROTZA

Iturengo arotza, Erramun Joakin,
haserre omen zaude zeren dugun jakin.
Santurik ez laiteke fiatu zurekin,
San Kristobal urtu ta joareak egin.

Arotzak erran dio bere andreari:
-Urtu behar dinagu, errekan santu hori.
-Gizona, hago isilik! Bekatu duk hori.
-Ez zionagu erranen sekulan inori.

Arotzak erran dio bere andreari:
-Begira zaion ongi joari multzoari,
soinuan bilatu ta denak zeuden ongi,
salatu ez bagindu koinatak, Joana Mari ...

No hay comentarios: