martes, 26 de febrero de 2008

SANTA AGEDA

Otsailaren 5an Euskalerri osoan Santa Ageda ospatzen da. Bezperan, kalera ateratzen gara koplak abestera.

Zorion etxe hontako denoi
oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharrak
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz
ezta ere oinetakoz,
baina eztarriz sano gabiltza ta kanta nahi dugu gogoz.

Santa Ageda bezpera dugu,
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua duguna.
Santa maitea gaur hartu dugu
gure bideko laguna
haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.

Bat, bi, hiru,
riau!

No hay comentarios: