Bi haurrek beren besoekin zubia eraikiko dute, haur bat porrupatata izango da eta bestea txokolatea baina gelako beste haurrek ez dute jakin behar zer den nor, beste guztiak, ilaran jarrita kantatuz, zubipetik pasako dira.
Abestia bukatzen denean, zubipean dagoen haurra harrapatu egingo dute zubikoek eta belarrira zer nahiago dun galdetu:"Porrupatata ala txokolatea?".
Aukeratzen duen elementuaren arabera zubiko haur baten edo bestearen atzean kokatuko dira. Guztiek aukeratzen dutenean, pertsonen "sokatira" egingo dute ea zein taldek irabazi duen jakiteko.

Zubiri zubiri,
nongori, nongori,
nongo alkate zara zu?
Frantziako erregearen
seme alabak gara gu.
Zubi hontatik pasatzen dena
hemen geldituko dela
hemen geldituko dela.
(Zer nahi duzu? Porrupatata ala txokolatea?)
1 comentario:
Zure blogean abesti hau topatu dudanean, nire haurtzaroko oroitzapenak buura etorri zaizkit. Txikitan jolasaldietan joko honetan aritzen ginen gelakideok, eta gustukoa izan dut hementxe aurkitzea. Zure bloga gustatu zait.
Publicar un comentario